Erasmus+ Programa: Europar Batasunak 3.000 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu europar gazteek atzerrian ikasi dezaten eta presta daitezen 2020an

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak azaroaren 5an argitaratu du 2020rako bere proposamen deialdia Erasmus+ programarako. Hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirol arloko elkarkidetza eta mugikortasunaren aldeko gaur egungo europar programaren azken urtea izango da 2020. Aurreikusitako aurrekontua 3.000 milioi eurotik gorakoa izango da, %12ko gorakada 2019rekin alderatuta, eta europar gazteei aukera gehiago eskainiko die ikasteko, hala nola prestatzeko edo atzerrian lanbide eskarmentua lortzeko. 2020ko proposamen deialdiaren barne, Batzordeak bigarren pilotu moduko egitasmo bat jarriko du martxan Europar Unibertsitateen inguruan. Gainera, EBak 35.000 aukera berri sortu nahi ditu Afrikako ikasle eta akademia langilek programan parte har dezaten, Afrika eta Europaren arteko inbertsio eta enplegu sostengagarrietarako itunaren esparruan.

 Informazio gehiago