Emakumeen eskubideen mundu mailako erronkak berrikusteko konferentzian parte hartu du Emakundek Ginebran

Argitalpen-data: 

Emakundeko ordezkaritza bat, Izaskun Landaida zuzendaria buru, Ginebran izan da egunotan Beijing+25 Regional Review Meeting” delakoan parte hartzen. Topaketa honetan Europarako Nazio Batuen Batzorde Ekonomikoaren (UNECE) kide diren Estatuek Beijingeko Ekintza Plataformaren inplementazioaren berrikuspen bat egin dute. 2020. Urtean 25 urte beteko dira emakumeen eskubideen alde mundu mailan onartutako agenda garrantzitsuenetako hau onartu zenetik.

UNECEk eta Nazio Batuetarako Europa eta Asia Erdialderako eskualdeko bulegoek antolatu dute topaketa eta bertan Estatuek Beijingeko plataformaren inplementazioa eta honek garapen jasangarrirako 2030 agendari egindako ekarpenak aztertu dituzte.

Ekonomian ematen den genero arraila, emakumeen kontrako indarkeria, berdintasunerako hezkuntza eta emakumeen lidergoa eta ahalduntzea dira, besteak beste, topaketa hauetan aztertu diren gaiak.  

Informazio gehiago