Emakumeak aginte postuetan: Juncker Batzordeak %40ko bere helburua gainditu du

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak Jean-Claude Juncker presidenteak 2014an ezarritako helburua gainditu du emakumeen agintaritza lanpostuen arloan. Helburua zen agintaldiaren bukaeran maila ertain eta altueneko agintarien %40a emakume izatea. Azken datuen arabera, agintaritza postuen maila guztiak hartuta, %41ra heldu da emakumeen kopurua, agintaldiaren hasieran %30 zirelarik; hau %37ko hazkuntza da. Portzentaia are altuagoa da Batzordearen postu mota ugarienean, maila ertainekoak edo sail arduradunenak alegia. Gaur egun, %42 dira emakumean esparru horretan, Junckerren Batzordearen hastapenean zegoen %31aren gainetik. Lorpen hauek aginte postuetan dauden emakumeen portzentaiarik altuenen artean jartzen dute Batzordea, mundu osoko administrazio publikoekin alderatzerakoan.

Informazio gehiago