DiscoverEU: 20.000 bidaia bonoak 18 urteko gazteen eskura, hurrengo udaran Europan murgil daitezen

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak azaroaren 7an DiscoverEU bonoen eskakizun txanda berri bati eman dio hastapena. Bonoek Europan zehar bidaiatzeko aukera ematen diete partehartzaileei, bere kultur ondareaz ikasteko, eta beren ezagupen eta ahalmenak garatzeko aldi berean. 2019ko azaroaren 28ra, 12:00etara arte, Europako erdiko ordutegian, EBeko 18 urteko gazte guztiek eskakizuna aurkeztu dezakete Europa ezagutzeko aukera izateko 2020ko apirilaren 1a eta urriaren 31a tartean. Batzordeak orain arte 50.000 bidaia bono eskaini ditu orain arte, eskakizunetarako 3 txandetan, 275.000 gazteen partaidetza lortuz. Txanda berriak gainerako 20.000 gazteri ahalbidetuko die DiscoverEU programan parte hartzea.

Informazio gehiago