Berrikuntzarako Europako laguntza berriak eskuratzeko giltzarriak. SPRI Taldeak eta Estatuko CDTI agentziak antolatutako jardunaldi batean hainbat pista eman dira ?Europako Berrikuntza Kontseilua? (EIC) programa pilotuaren laguntzak eskuratzeko.
Argitalpen-data:
“Berrikuntzako programa pilotu berriarekin (EIC) Europako Batzordeak berritzaileei lagundu nahi die, ideia sortzen den unetik merkatura zabaldu arte”, dio CDTIko Luis Guerrak.
Ebaluatzaileek “20 enpresa ikusiko dituzte astebetean eta, beraz, garrantzitsua da arrastoa uztea, zuetaz oroitu daitezen, eta ez dezazuela ahaztu ongi justifikatzea zergatik merezi duzuen laguntza publikoa.
Basque Entreprise Europe Network partzuergoak (non intregratuta dauden enpresen garapenerako euskal agentzia, SPRI Taldea, Innobasque eta Beaz) eta CDTIk antolatutako jardunaldi batean aurkeztu dira Europako Berrikuntza Kontseilua (EIC) –Europar Batasunaren instrumentu berria, berrikuntza arloko laguntza guztiak erakunde batean biltzeko– eta bere programetako berritasunak (Pathfinder eta Accelerator). Uste da 1.000 bat proiektu babestuko direla hemendik eta 2020ra arte.
“Berrikuntzako programa pilotu berriarekin (EIC) Europako Batzordeak berritzaileei lagundu nahi die ideia sortzen den unetik merkatura zabaldu arte. Bilatu nahi dira I+G handiko teknologiak, merkatura iristeko inbertsio handia behar dutenak, eta garatzeko potentziala duten arrisku handiko proiektuak”, adierazi du Estatuko CDTI berrikuntza agentziako Luis Guerrak.
Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendari Iosu Madariagak eman dio hasiera jardunaldiari, gogora ekarriz 2014tik hona euskal enpresek 507 milioi euroko laguntzak lortu dituztela Horizontea 2020 programatik, hots, ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko Europako programa publiko handienetik (80.000 euroko aurrekontua du).
Madariagak azpimarratu du parte hartu behar dela Europako I+G+B programetan, “ez bakarrik funtsak lortzeko, baina baita ere beste enpresa batzuekin lankidetzak sortzeko”. Euskal enpresak animatu ditu horrelako laguntza deialdietan parte hartzera.