2019ko udaberriko eurobarometro estandarra. Europarrak baikorrak dira Europar Batasunaren egoerari buruz
Argitalpen-data:
Abuztuaren 5an argitaratutako inkesta berri batekin, Eurobarometroak Europar Batasunari buruzko ikuspegi baikorra erakutsi du hiritarrengan, ekonomiaren edo demokraziaren egoerari buruz eta bestelako asuntuetan. 2014ko ekaineko Eurobarometroaren inkestaz geroztik lortutako emaitzik onenak dira, Juncker Batzordea bere agintaldia hasi baino lehen egindakoaz geroztik hain zuzen ere.