2019ko Europako hauteskundeetako behin-behineko emaitzak
Argitalpen-data:
Europako hauteskundeak 2019ko maiatzaren 23tik 26ra egin dituzte, Europako Parlamentuan euren ordezkariak bozkatzera deitu dituzten 427 milioi europarrekin. Parte-hartze handiarekin, % 50,95ekoa izan da 2014ko % 42,61arekin alderatuta, eta 2014an baino zortzi puntu gehiago izan dira, duela 20 urtetik hona, parte-hartze tasarik handienetakoa. Besteak beste, parte-hartzeari buruzko datu hauek nabarmendu behar dira: Belgikak % 89ko partaidetza, Luxenburgok % 84, Danimarkak % 66, Euskadik % 65,40, Espainiak % 64,32, Alemaniak %61, Frantziak %50,97, Irlandak % 48, eta Erresuma Batuak % 37.
751 eserlekuetatik, Alemania da eserleku gehien dituen Estatua (96), ondoren Frantzia (74), Italia eta Erresuma Batua (73), eta Espainia, 54 eserleku. Europako Parlamentuko alderdi nagusia PPE da, 182 eserlekurekin; ondoren S&D 147; ADLE 109 eserlekurekin; berdeak, 69 eserlekurekin; CRE 59 eserlekurekin; eta ENL 58 eserleku, EFDD 58 eserleku eta GUE 38, besteak beste. (Datuak eguneratuta daude, 05/27 10: 15ean).
Orain arteko datuen arabera Euskadiko 4 eurodiputatu izango lirateke: Pernando Barrena (Coalicion Ahora Errepublika/EH Bildu), Izaskun Bilbao (CEUS/EAJ-PNV), Eider Gardiazabal (S&D/PSOE) eta Maite Pagazaurtundua (CS).