UPV/EHUko Itsasketako Graduak EUR-ACE Zigilua lortu du
Argitalpen-data:
Itsasketako Graduak europako kalitate ziurtagiririk garrantzitsuena eskuratu du eta Europako kalitate ziurtagiri garrantzitsu hori lortzen du UPV/EHUko lehen ingeniaritza da. Gradua emakume askok ikasten dute (ikasle guztien %40 eta 50 artean neskak dira) eta lan merkaturatze tasa altua dauka.
UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Itsasketako Graduan ematen den prestakuntzak Europa mailako aintzatespen gorena lortu du: EUR-ACE zigilua, Goi Hezkuntzako Europako Espazioan aurreikusten diren kalitate, garrantzia, gardentasun, aintzatespen eta mugikortasun goi mailako estandarrak betetzen dituzten zentroak aintzatesten dituen Europa mailako nazioarteko ingeniaritza akreditaziorik ospetsuena. Horrela, gradu hori, nazioarteko kalitate ziurtagiria lortu duen lehenengo ingeniaritza bilakatu da. Oso albiste ona, enplegagarritasun maila altuak lortzen dituen gradurako, izan ere, bere prestakuntzaren kalitatea ziurtatzen du, titulua lortzen duten ikasleen nazioarteko aintzatespenaz gain.
Itsasketako graduak, merkataritza itsasontzietan bigarren mailako ofizial gisa aritzeko beharrezkoa den prestakuntza eskaintzen du. Masterrarekin osatuz, kualifikazio gorena ematen duten unibertsitateko ikasketak dira: Merkataritza Itsasketako makina burua. Itsasketako gradua Portugaleten eskaintzen da, eta gaur egun Bilboko Ingeniaritza Eskolak ematen duen hamabi graduetako bat da. Graduak, egoitza Londresen duen eta kalitate zigilu garrantzitsu hori emateko baimenduta dagoen erakundeetako bat den IMarESTeko, Itsas Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia institutuko, aditu panel batek egin duen ikusketa oso nota altuz gainditu ondoren lortu du EUR-ACE zigilua.