`ONGI ETORRI´ kanpainak Euskadi helmuga erosotzat erakusten du, turismoarekiko mezu negatiboei aurre egiteko

Argitalpen-data: 

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, gaur, “ONGI ETORRI” izeneko udako kanpaina aurkeztu du, bai eta lehen seihilekoko turismoaren balantzea ere. Maider Etxebarria Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria izan da berarekin aurkezpenean.

“ONGI ETORRI” kanpaina dagoeneko hemen dauden bisitariei zuzentzen zaie. “Lehenengo harrera da dagoeneko helmuga gisa aukeratu gaituztenentzat, Euskadi helmuga ireki eta eroso eta, aldi berean, berezi delako ideian eragiteko, euskarazko agurraren bidez: «ongi etorri». Harrera kalean barrena ibiltzean aurkituko dute”, esan du sailburuak.

Gainera, kanpainaren bidez, Euskadiko turismoaren aurkako mezu negatiboei ere egin nahi zaie aurre, “izan ere, herrialde ez oso eroso eta masifikatu gisa aurkezten gaituzte, askoren bisita-aukeretatik kanpo uzten gintuzten benetako arazo eta klixe negatiboekin hainbat urtez bizi ondoren. Euskadik ez ditu turistak etxera bidaltzen; Euskadi herrialde abegitsua da eta, bertan, askotariko eskaintza dugu, eta guztiontzako lekua dago.

«ONGI ETORRI» mezua gaztelaniaz, katalanez, galegoz, frantsesez, ingelesez, alemanez, italieraz eta portugesez agertuko da, merkatu nagusienak eta hurbilekoenak baitira. Asteon hasiko da, markesinetan, eta datorren astetik aurrera zabalduko da, bandera eta olana bidez, uda-amaiera arte

Informazio gehiago