Juan Carlos Cotok, Osalaneko Plangintza zuzendariordeak Prever 2017 sari berezia jaso du
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariordeak "Sari berezia" jaso du "Prever 2017" sarien XIX. edizioan. Sari-banaketa Kordoban izan da martxoaren 2 eta 3an. "Sari bereziaren" kategoria hau laneko segurtasun eta higienearen esparruan eginkizun garrantzitsua izan duten edo bereziki nabarmena den lanen bat egiten duten pertsonei ematen zaie.
Sari honekin, Juan Carlos Cotok (Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, Laneko Medikuntzan aditua eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Teknikaria) egindako lana nabarmendu nahi izan du Kontseilu Nagusiak. Coto 1985. urtean hasi zen laneko osasunaren munduan lanean, eta laneko medikuntzako teknikari eta osasun okupazionaleko arduradun gisa aritu da, 1996. urtean Osalanen, Laneko Osasun Unitateko arduradun gisa lanean hasi zen arte. Hor, Erakundeko Zuzendari nagusia izan da 1998. urtetik 2001. urtera arte. Horren ondoren Laneko Osasun Unitatera itzuli zen, eta 2015. urtetik Osalaneko Plangintzako Zuzendariorde gisa lan egiten du. Juan Carlos Cotok zientziaren inguruko hainbat lan eta argitalpena egin ditu, eta zenbait batzorde tekniko eta lan-talderen kidea da.
Hain zuzen jarduera hori saritu nahi izan dute Prever sarietan, nazio eta nazioarteko mailako lan arriskuen prebentzioaren barruan ekitaldi garrantzitsu bihurtu direnak. Industria Harremanetako eta Lanaren Zientzietako Kontseilu Nagusiak (CGRICT) sortu zituen sari hauek 1998. urtean eta honako hauen laguntza jasotzen dute: autonomia-erkidegoetako Lan eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Zuzendaritza Nagusiak, Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionala, Laneko Arriskuen Prebentzioko Fundazioa, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Batzorde Nazionala eta AIS eta OISS.
2018ko martxoaren 3an Osalanek egindako prentsa-oharra (pdf, 425 KB)
