Gizarte-ekonomiari buruzko nazioarteko fororik handiena den GSEF BILBAO 2018 abiarazi da

Argitalpen-data: 

Iñigo Urkullu lehendakariak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Magdalena Valerio Lan Ministroak, Social Economy Europe-eko eta Gizarte-ekonomiako Enpresen Espainiako Konfederazioko presidente den Juan Antonio Pedreñok, Rosa Lavin Euskal Gizarte Ekonomia Sareko presidenteak, Seulgo alkate eta GSEFeko presidentekide den Won-soon Parkek eta GSEFeko presidentekide den Kyong Yong Songek gaur goizean inauguratu dute GSEF BILBAO 2018.

Gizarte-ekonomiari buruzko nazioarteko fororik handiena da, eta Bizkaiko hiriburuan egingo da urriaren 1etik 3ra. GSEFren aurreko edizioak Seul eta Montrealen antolatu dira; hortaz, Europan lehenengo aldiz egingo da mundu osoan ezaguna den foroa.

Informazio gehiago