Euskara Hizkuntzen Europar Egunean
Argitalpen-data:
![]() |
Hizkuntzen Europar Eguna gaur ospatzen da, irailaren 26an, hizkuntzen potentziala, Europako hizkuntza-aberastasuna eta eleaniztasuna azpimarratzeko xedez. Egun hau abiapuntutzat hartuko da hainbat ekimen Europan eta Bruselan gauzatzeko, Europar Batasuneko instituzioekin eta europar bazkideekin batera. Etxepare Institutua eta Eusko Jaurlaritza rol aktiboa jokatzen ari dira, Euskara eta eleaniztasunaren potentziala EBren jardueretan bistaratuz eta txertatuz. Aurten, Euskara ohorezko puntuan dago, zeren Europako Batzordeak Euskara sartu baitu aurtengo ospakizunen leman, frantses eta alemanaren ondoan. Egun hauetan, “Kaixo” batek ongietorria ematen dizu Batzordearen fatxadan, Hizkuntzen Europar Eguna ospatzeko eta instituzio horrek antolatzen duen urteko konferentzia aurkezteko. Halaber, Euskarak parte hartzen du Transpoesie www.transpoesie.eu europar proiektuaren baitan bultzatutako ekimenetan; proiektua Etxepare Institutua bazkide gisa hartzen duen EB/EUNICen Kultura Institutu Nazionalen sareak koordinatzen du. Bruselako garraio publikoaren erabiltzaileek badute aukera Juanjo Olasagarreren poema bat euskaraz, ingelesez eta frantsesez irakurtzeko, eta baita Euskara posizionatezko antolatu diren solasaldietan parte hartzeko ere. Beste alde batetik, eta Europako Batzordeak irailaren 27an egingo duen hezkuntza eta eleaniztasunaren urteko Foroaren baitan, Euskadiko hezkuntza-politika europar jardunbide egokien adibide gisa aurkeztuko da. Jon Duñabeitia irakasleak esku hartuko du, eleaniztasunak hezkuntzan duen balio erantsia eta Euskadiren kasua aurkeztuz. Foroko parte-hartzaileek, gainera, euskal kultura eta Euskara sustatzeko xedez Etxepare Institutuak bultzatzen dituen lan eta ekintzak ezagutu ahal izango dituzte gertutik. Euroeskualdeko dimentsioa eta Euskadik eta Nouvelle Aquitainek Euskararen inguruan duten lankidetza ere azpimarratu egin da egin hauetan, Eskualdeen Lantaldean egindako konferentzian. |
