Euskadiko berrikuntza, Ponpeiako freskoak kontserbatzeko

Argitalpen-data: 

UPV/EHUko IbeA ikerketa taldea lankidetzan ari da 2008az geroztik Ponpeiako ondare artistikoaren kontserbazioan. Ponpeiako etxeetan erabilitako materialak analizatu dituzte azken belaunaldiko ekipamendu eramangarriekin; baita muraletan erabili ziren pigmentuak ere. Lanaren emaitza praktikoak izan dira, batik bat, duela gutxi patentaturiko biozida bat eta degradazio biologikoarekiko erresistentea den berriztapen mortero bat bilatzea.

Ikerketak beste hiru urtez jarraituko du, gutxienez, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Ponpeiako Parke Arkeologikoak sinatutako hitzarmen berriari esker. Hala ere, (APUV) Analytica Pompeiana Universitatis Vasconicae proiektuko arduradunek espero dute lankidetza denbora luzeagoz irautea.

Hamar urte honetan, UPV/EHUko ikertzaileek lorpen handiak egin dituzten. Bi dituzte ikertzeko bide nagusiak: aztarnategiaren hondamenerako konponbideak proposatzea, eta freskoen pigmentuak analizatzea, haien jatorrizko itxura argitara ateratzeko.

Informazio gehiago