EUDELen elkarteburuak Toki eta Eskualde Botereen Kongresurako hauteskundeetan parte hartu du Estrasburgon
Argitalpen-data:
Europako Toki eta Eskualde Botereen Kongresuaren (ETEBK) 35. saioa Estrasburgon egin da azaroaren 5ean eta 6an. Bertan, Europako Kontseiluko 47 estatuetako udalerri eta eskualdeetako hirurehun hautetsi baino gehiago bildu dira. Topaketaren xede garrantzitsuena Kongresuko kargu gorena, presidentea, berritzea izan da, bai eta ganbera bietako presidenteak aldatzea ere: Tokiko Ordezkarien Ganbera (EUDEL kide da) eta Eskualdeen Ganbera. Halaber, 14 presidenteorde hautatu dira: zazpi, ganbera bakoitzeko.