EHUko ikasleek Auschwitz-Birkenauko sarraski esparrua bisitatuko dute giza eskubideen muturreko urraketei buruz gogoeta egiteko
Argitalpen-data:
Zuzenbide, kriminologia eta psikologiako bederatzi ikaslek formakuntza ikastaro bat egingo dute Giza Eskubideei buruz Polonian, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitarte.
Taldean ere izango dira Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko, EHUko eta SOS Arrazakeriako ordezkariak
Bidaiara doazen ikasleek aurretik Holokaustoari buruzko lana egin dute 2017-2018 ikasturtean, eta aukeratuak izan dira SOS Arrazakeriak Holokaustoari buruz antolatu zuen idazki lehiaketan arrazakeriari buruz egindako ekarpen kritikoengatik