2017ko otsaileko lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen datuak

 

 

Laneko arriskuen prebentzioan aurre egiteko helburuan laguntzeko OSALANek informazioa ematen du hilero jasotako lan istripu eta gaixotasun profesionalei buruz. Ohar honetan laburpen modura datu nagusiak jasotzen dira eta 2017ko otsaileko gainontzeko estatistikak OSALANen webgunean daude eskuragarri.

Gauzak horrela, aurtengo otsailean IGATT sistemak, istripuen tramitazio elektronikorako sistemak, 5.395 bajadun lan istripu berri jaso ditu, honek, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, %2,5eko aldea du. Hauetatik 4.709 lanaldian gertatu dira eta 686 in itinere, hau da, etxetik lanerako joan etorrian.

Hilabete honetan 4 pertsona hil dira lanaldian izandako istripuen ondorioz, iazko otsaileko zifra bera. Lanaldian izandako istripu guztiei dagokionez, 29 istripu gehiago erregistratu dira; hauetatik 24 istripu arinak dira eta 5 larriak.

“In itinere”, hau da etxetik lanerako joan etorrian, 686 istripu gertatu dira, iaz garai berean baino 102 gehiago. Zorionez gehienak, 680 istripu arinak izan dira.

Urtarrileko inzidentzia indizea 6,15ekoa da. Honek zera esan nahi du: lanean ari diren mila laguneko 6,15 lan-istripu gertatu direla. Aurreko urteko otsailean, indize hau 6,24koa izan zen.

Gaixotasun profesionalei dagokionez, 515 dira CEPROSS gaixotasun profesionalen komunikazio sisteman jaso direnak, iazko garai berean baino 59 gehiago, eta jasotakoetatik 264k ez du bajarik behar izan.

 

2017ko martxoaren 15ean Osalan-ek egindako prentsa-oharra (pdf, 403 KB)

2017ko otsailan Euskadin gertatutako lan istripuak eta lan gaixotasunak kontsultatu