Argitalpen-data: 2017/02/14
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak, Hiriburutzaren legatu den DSS2016EU GR SAREA aurkeztu dute
Gipuzkoako gune natural babestu guztiak oinez zeharkatzeko zazpi Ibilbide Luze-k edo GR-k osatzen dute DSS2016EU GR SAREA izeneko mendi-bide sarea eta Europako mendi-bide sarearen barruan kokatzen da.
Sarea Hiriburutzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiaren lankidetzari esker egokitu eta seinaleztatu da.
Bi erakundeen arteko elkarlanari esker, Gipuzkoako GR ibilbide guztiak sare bakarrean bateratu ahal izan dira lehenengo aldiz. Legatu garrantzitsu hau Donostia 2016-k sustatutako balioei lotuta dago, hala nola, ariketa fisikoari eta naturarekiko harremanari.