Argitalpen-data: 2017/10/06

Frantziako euskal diaspora Baionan

Frantziako euskal etxeak Baionan elkartu dira uda honetan Lapurdiko hiriburuaren jaiak direla eta. Topaketa Benoît Etcheverry baionatarrak bultzatu du, Marseillako euskal etxeari oso lotua dagoen ipar euskalduna. Bilkura horretan Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak ere parte hartu du. Datorren udan, aldiz, Pariseko euskal etxeak antolatuko du Frantziako euskal etxeen ekitaldi hori Baionako jaien inguruan.

Informazio gehiago