Euskadik NPB 2020 justuago eta eraginkorragoa planteatzen du

Argitalpen-data: 

HAZI Fundazioaren Europe Direct zerbitzuak eta Munduko Landa Foroak “NPB: Etorkizuneko erronkak” izeneko bigarren jardunaldia egin dute gaur Arkautiko Zalditegietan, eta bertan egon dira lehen sektoreko 60 agente baino gehiago, teknikariak, sindikatuak eta erakundeak.

Duela urtebete etorkizuneko NPBri buruzko gogoeta piztu zen eta ekitaldi honekin gogoeta horri jarraipena eman zaio.

Jardunaldian zehar, zeina Eusko Jaurlaritzako Landa Garapen eta Europako Politiketako zuzendari Irma Basterrak inauguratu baitu, Europako Batzordeak Nekazaritza Politika Bateratuaren modernizazioari eta sinplifikazioari buruz egindako kontsulta publikoaren emaitzak aztertu dira, eta Eusko Jaurlaritzak BPB 2020 berriak eduki behar dituen erronken gainean duen jarrera jakinarazi du.

Halaber, Europako Batzordeak “Elikaduraren eta Nekazaritzaren Etorkizuna” gaiaren gainean egin duen Komunikazioaren berri eman da, hurrengo nekazaritza eta landa garapeneko legedia horren gainean eraikiko baita.

Informazio gehiago