Argitalpen-data: 2017/02/01
'Beti Bezperako Koplak', Rotterdamgo IFFR Nazioarteko Zine Jaialdian
Euskarazko film labur honek emakumeen aurkako indarkeria salatu eta arrakasta handia lortu du estatuan eta nazioarte mailan. UPV/EHUko ikasle, ikasle-ohi eta irakasle talde batek sortutako Beti Bezperako Koplak animaziozko film laburra Rotterdamen izango da urtarrilaren 25etik otsailaren 5era arte ospatuko den IFFR jaialdian parte hartzen. "Beste zineari", alegia, zine ez komertzialari, eskaintzen zaion Europako zine jaialdirik ospetsuenetakoa da IFFR, eta itzal handia du nazioartean.