Arabako Foru Aldundiak NPB laguntzak ordaindu 1.218 nekazari eta abeltzaini
Argitalpen-data:
Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak bihar abiaraziko du NPBaren zuzeneko laguntzen aurrerakinaren ordainketa, eta 1.218 arabar nekazari eta abeltzain izango dira onuradun. Arabako Foru Aldundiak 8.653.798 euro ordainduko ditu, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) finantzaturik, 2017an lehenengo sektoreari ordaindu behar zaion guztirako zenbatekoaren % 70.