Argitalpen-data: 2017/03/27
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak mugazgaindiko enpleguaren egoera eta honen potentzialtasun ikertuko duen EMPLEO AE europar proiektua martxan jarri du
Mugaz gaindiko enplegua eta enpresen arteko harremanak sustatzeko xedean, martxoak 14 asteartean jende aurrean aurkeztu zen EMPLEO AE proiektua, LLETT Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen proposamen anbiziotsua. Haren helburua da langileen zirkulazio librerako printzipio europarra errealitate nabarmen bilakatzea hiru eskualde mugakide horietan.
Aurkezpena Irungo Ficoba erakustazokan izan zen eta hiru eskualdeetako ordezkariak izan ziren bertan: Mikel Anton, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendaria; Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Politikaren eta Lanaren zuzendari nagusia eta Andde Sainte-Marie, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko eskualde kontseilaria, eta Marc Moulin, LLET Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko zuzendaria.
“Europa indartzen: Akitania-Euskadi euroeskualdeko enplegu arroa” 2017ko irailaren amaieran bukatzea aurreikusten da. 256. 012 euroko kostua du. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatu du % 65ean, Interreg V-A Espainia, Frantzia, Andorra programaren bidez
(POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea. Laguntza hori eskaini du mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak aurrera eramateko, lurralde garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategien bidez.
EMPLEO AE-k euroeskualdeko aukera ekonomikoko zona bateko sorkuntzari laguntzea nahi du, eta ehun sozio-ekonomikoak jaso dezala horrela.