Argitalpen-data: 2016/03/11

Legazpi-Urdanetaren Filipinetarako espedizioaren eta `itzulbide´aren 450. Urteurrena

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Filipinen Bilboko Kontsulatuak datorren martxoaren 18an, DSS2016 (Donostia / San Sebastián 2016) Kultura Hiriburutzaren baitan, Legazpi-Urdanetaren Filipinetarako espedizioaren eta "itzulbide"aren aurkikuntzaren 450. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo dute.

Ekitaldia Gipuzkoako Foru Jauregiko Jargi Aretoan izango da, 11:00etan, Donostian, eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Marian Elorzak, eta Filipinetako enbaxadoreak, Carlos Salinasek, hartuko dute parte. Bertan, bestalde, Marc de Borja idazle eta diplomatiko filipindarrak bere liburu "Los Vascos en Filipinas" aurkeztuko du. Liburua Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumakoa da.

Informazio gehiago