Argitalpen-data: 2016/05/12
`In Varietate Concordia´, hitzez lotzen diren herritarrak
Hitz batek beste hizkuntza bateko beste hitz baten ahoskera berbera izan dezake, baina esanahi guztiz ezberdina; kointzidentzia horrek jostatzera gonbidatzen gaitu. Hizkuntza-fenomeno hori da, hain zuzen, Marga Berra Zubieta artistak Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean garatu duen In Varietate Concordia proiektuaren (Europar Batasunaren goiburua, latinetik “aniztasunak elkartzen gaitu”) abiapuntua.