Argitalpen-data: 2016/03/27

Ilusioa eta jai-giroa 2016 bidea-ren lehen etapan

Aita Donostia Abesbatzak Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eskaini zuen ekitaldiarekin hasi zen 2016 bidea-ren lehen etapa. Abesbatzak ongietorri txeratsu bat eskaini zien parte-hartzaileei, beste abestien artean, J. Uruñuelaren Maitia nun zira abestuz. 20 minutuko iraupena izan zen errezitaldi honen ondoren, Donostiako alkateak, Eneko Goiak, eta Pablo Berasteguik, Donostia 2016ren zuzendari orokorrak, hitz batzuk eskaini zituzten. Eneko Goiaren esanetan: “Proiektu honek gure identitatea oso ondo irudikatzen du, euskalduna izatea zen den”. Bestalde, Pablo Berásteguik lehen etapa honetan parte hartuko zuela jakinarazi du eta proiektu honek dakarren aukera nabarmendu du: “kultura ekintzaz eta Euskal Herriko paisai zoragarriez gozatzeko aukera ezin hobea da hau”.

Informazio gehiago