Argitalpen-data: 2016/10/19

Gasteizek eta Angulemak beren arteko senidetzearen 50. urteurrena ospatzeko prestaketei ekin diete

Gasteizko alkate Gorka Urtaran Angulemako alkate Xavier Bonnefont-ekin bildu da gaur goizean, bi hirien arteko senidetzearen 50. urteurrena -2017ko uztailean- ospatzeko prestaketei ekiteko. Bide batez, etorkizunean proiekturen batean lankidetzan aritzeko aukerak aztertu dituzte Urtaran eta Bonnefontek. Senidetze mendi erdian, Gasteizek eta Angulemak hainbat jarduera garatu dute elkarrekin: zenbait ikastetxetako ikasleen arteko trukea, bisita kulturalak edo gazteentzako udako programak.

Informazio gehiago