Argitalpen-data: 2016/02/22
Eusko Jaurlaritzak Eskoziako ICOE 2016 itsas energien ferian parte hartuko du
Eusko Jaurlaritzaren Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendari Aitor Oregi jauna Eskoziara joango da, itsas energiei buruzko ICOE 2016 ferian eta biltzarrean parte hartzeko; izan ere, itsas energiaren sektorean aitzindari diren EAEko sei enpresek beren proiektuak izango dituzte ikusgai stand batean.
ICOE 2016 feriaren aurtengo edizioa otsailaren 23tik 25era bitarte izango da, Edinburgoko erakustazokan, eta EAEko ordezkariak izango ditugu bertan; izan ere, itsas teknologia eta zerbitzuetako arloan jarduten duten Tecnalia, Oceantec, Zunival eta Vicinay Marine enpresak, alde batetik, eta Energiaren Euskal Erakundearen Bimep eta Mutriku ikerketa-azpiegiturak, bestetik, bertan izango dira, EAEko Energia Klusterrak bultzatutako Wave Energy Basque Country markapean elkartuta.