Argitalpen-data: 2016/10/12
Euskadik Heziberri 2020 plana hezkuntza-bikaintasunerako jardunbide on gisa aurkeztu du Bruselan
Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko zuzendari Xabier Aizpuruk hezkuntza hobetzeko Heziberri 2020 plana aurkeztu zuen atzo arratsaldez, Europako Parlamentuko Zerbitzu Publikoetako intertaldeko kideen aurrean. “Hezkuntza eta Heziketa 2020" Europako ekimenaren baitan kokaturiko plan honek bost ardatz estrategiko ditu eta euskal hezkuntza sistemak Europa mailan duen lidergo-posizioa sendotu nahi du.