Argitalpen-data: 2016/01/19
Donostia San Sebastián 2016 Inaugurazio Ofiziala, bihar
San Sebastian egunak emango dio hasiera inaugurazio-agendari, ohiko danborradarekin. Aurten, danborradak ere ekintza bereziak barne hartuko ditu, Hiriburutzaren harira. Eguerdian, haurren danborradan, konpainia berri batek hartuko du parte: lehenengoz, beste hiri bateko haurrek ere joko dute danborra, Sarriegiren konposizioen erritmoei jarraituz. Hain zuzen ere, Wroclawko haurrak izango dira; izan ere, Poloniako hiri hori ere Europako Kultur Hiriburu izango da 2016an. Gertakari hori Alderdi Ederren egongo diren pantaila erraldoietan ikusi ahal izango da. Bertan, Wroclawko eta Donostiako 4.000 haur baino gehiagok sinbolikoki bat egingo dute, bi hirien Hiriburutza ospatzeko.