Argitalpen-data: 2016/12/20
Donostia eta Europako hizkuntzak perspektiba sozio-historikotik aztertu ditu Euskaltzaindiak
Luis Villasante ikergunean egin den jardunaldian hizkuntzen historia soziala lantzeko nazioarte mailan berritzailea den metodologia aurkeztu eta aplikatu da; bestetik, azken 250 urtean Donostiako bilakaera soziolinguistikoa zein izan den ere azaldu da.