Argitalpen-data: 2016/01/07

Bob Geldof &The Boomtown Rats eta Nick Lowe Stop War Festibalean

Martxoaren 25etik 27ra bitartean, nazioarteko artistek ez ezik, tokiko talde batek ere joko du gauero Maria Kristina zubiko agertoki handian.

Stop War Festibalaren kartela Garikoitz C. Murua Fierro artistak egin du, eta bi bazter lotzen dituen zubi bat ageri da bertan, jaialdiaren metafora gisa.

Jaialdiaren harira, bi eguneko topaketa bat antolatuko da, gaur egun mundua astintzen duten gatazken inguruan hausnartzeko eta herri mailan gerraren aurka zer egin daitekeen aztertzeko.

Informazio gehiago