Argitalpen-data: 2016/01/14

Aurkeztu da LIFE + IREKIBAI proiektu europarra, zeinaren bidez Leitzaran eta Bidasoa ibaien arroak hobetuko diren

Leitzaran eta Bidasoa ibaien arroak eta haien ibai adarrak hobetzen laguntzeko euskal erakundeek eta nafar erakundeek elkarlanean garatutako proiektu berri bat aurkeztu da Andoainen. Aurkezpenean parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuruk; Nafarroako Gobernuko Landa garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoko Departamentuaren menpeko Obra Hidraulikoko zuzendari Paco Alonsok, URAko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak eta HAZIko ordezkari Mikel de Franciscok.

Informazio gehiago