Argitalpen-data: 2015/11/27

Sukaldean sortzaile, gorazarrea euskal gastronomia kulturari

Donostia 2016k, tradizio eta izaera sendoa dituen eta janaria bere kultura eta bizitzako ezinbesteko elementutzat jotzen duen herri honen ordezkari gisa, hautagai zenetik bertatik egin zuen apustu gastronomia kultur programaren ardatzetako bat bilakatzearen alde. Gainera, euskal sukaldaritza nazioartean erreferentea da gastronomiaren berrikuntzan. Euskal sukaldariek, eta bereziki Donostialdekoek, sustrai sakonak dituzte gure kultura-ondarean; hortik abiatuz, sormena eta berrikuntza ardatz dituen dinamika indartsu bat hasi dute. Errealitate hori oinarri hartuta, Donostia 2016k eta Basque Culinary Centerrek indarrak batzea erabaki dute, eta elkarrekin programa bat aurkeztu dute, gastronomia tresna gisa erabiliz osasunarekin, kulturarekin, sormenarekin eta sukaldaritzarekin lotura estua duten gizarte-balioak sustatzeko.

Informazio gehiago