Argitalpen-data: 2015/10/14
Gazteaukera atariak eta Basque Team-ek 2016ko Rioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetara joateko aukera emango diete 8 gazte blogariri
Eliteko kirola bultzatzea xede duen Basque Team euskal Fundazioak eta Gazteaukera gazteriaren atariak Gazte Olimpic Team lehiaketa abiarazi dute, Rion 2016ko esperientzia olinpikoa informazio-teknologia berrien bitartez ezagutarazteko asmoz. Zortzi blogari gaztek Olinpiar Jokoekin zerikusia duten jarduera asko zuzen-zuzenean bizi, lehian diharduten euskal kirolariekin harremanetan egon eta han-hemenka bildutako esperientziak Gazteaukera blogean islatzeko aukera izango dute