Argitalpen-data: 2015/12/03

Foru Aldundiak Kudeaketa Plana aurkeztu die Europako euskal legebiltzarkideei

Gipuzkoako Foru Aldundiak kontaktu erronda egin du Bruselan Europako hainbat eragilerekin, Foru Gobernua Lurraldearen nazioarteko proiekzioa indartzeko ezartzen ari den estrategiaren barruan. Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua, eta Iker Goiria Kanpo Harremanetako zuzendaria, Izaskun Bilbao, Iosu Juaristi eta Ramon Jauregui Europako euskal legebiltzarkideekin batzartu dira aurrena Bruselako Euskadiren Ordezkaritzaren egoitzan. Ondoren, bilera egin dute Marta Marin Delegazioko arduradunarekin eta bertako langileekin

Informazio gehiago