Argitalpen-data: 2015/02/10
Euskadiko Europar Batasuneko Proiektua. BiscayTIK fundazioak eta Derioko Udalak 'Zabaltzen' Derioko gardentasunari buruzko ataria inauguratu dute
Irteera honekin, Derio 19/2013 Legeari aurreratu zaio. Horren arabera, 2015. urtearen amaiera da epemuga tokiko erakundeek gardentasunaren, informazio publikoa lortzearen eta gobernu onaren arloan beren eginkizunak betetzeko
Hemendik aurrera, Derioko biztanleek hurrengo informazioa kontsulta dezakete: Udala eta bere kideak, ekonomia-, finantza- eta ondare-informazioa, lurralde-antolamenduari buruzko dokumentazioa, kontratuak, hitzarmenak, diru-laguntzak, indarreko araudia, etab. BiscayTIK foru-proiektuak tokiko administrazioek administrazio elektronikoa ezar dezaten sustatzen du eta 2007-2013 aldirako Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatzen da