Argitalpen-data: 2015/12/09
Euskadik eta Quebec-ek ekonomiaren, kulturaren, ingurumenaren eta kanpo harremanen arloko lankidetza bidea irekitzea adostu dute
Iñigo Urkullu lehendakaria Quebeceko lehen ministro Philippe Couillard-ekin bildu da. Quebecek Parisen duen egoitzan bildu dira bi ordezkari taldeak, eta horren ostean, datorren 2016ra begira bi lurraldeen arteko lankidetza-esparruak zehazteko lantalde bat abian jarriko dutela iragarri dute bi presidenteek. Aipatutako lankidetzak gai hauek izango ditu ardatz: ekonomia, bi herrialdeen arteko itsas bidea irekita; kultur jarduera Donostia 2016 ekimenaren esparruan; ingurumena, nazioarteko sareetan sakonduta, eta, azkenik, kanpo-harremanen proiekzioa.