Argitalpen-data: 2015/08/13
Ekonomia zirkularrak ekoberrikuntzaren onurak bikoiztu ditzake
Ellen MacArthur fundazioak egindako azterketa batek adierazi duenez, ekonomia zirkularraren aplikazio-printzipioek benetako aldaketa-sistema bat lortzen lagun dezakete, eta hala, hazkunde eta garapen aro berri bat abiatzen. Horren ondorioz, kostuak murriztu ahal izango lirateke eta etekinak handitu: 2030erako 1 trilioi euro urtean, Europar Batasun osoan.