Argitalpen-data: 2015/05/08
Diputatu nagusiak pertsonen interesak ?eta ez merkatuen interesak- babestuko dituen Europaren aldeko aldarrikapena egin zuen Urretxun
Martin Garitano diputatu nagusia Urretxun izan zen Europako Eguna ospatzen Jon Peli Uriguen Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko foru diputatuarekin eta Iker Ruiz de Egino Kanpo Harremanetako zuzendariarekin batera. Diputatu nagusiak eta Urretxuko alkatea Oihane Zabaletak Europako bandera igo zuten Elkarrekin foroaren amaitutzat emateko; foro horretan udal arduradunek hainbat esperientzia trukatu dituzte kanpo proiekzioa eta Gipuzkoako udalerrien eta beste herrialde batzuetakoen arteko senidetzeak ardatz hartuta.