Argitalpen-data: 2015/01/07

Belako Lanak enpresak EMAS ziurtagiria eskuratu du

Belako Lanak 2010. urtean hasi zen bikaintasunerako bidean, urte hartan eskuratu baitzuen ISO 14001:2004 ziurtagiria. Enpresak ingurumena kudeatzeko sistema bat ipini zuen abian, etengabeko hobekuntza lortzeko asmoz; hau da, ingurumen-portaera mailak modu sistematikoan kontrolatzeko eta ingurumen-inpaktu negatiboak murrizteko

Belako Lanak enpresak EMAS ziurtagiria lortu du; hau da, instalazioetan eta negozio-ereduan ingurumen-hobekuntzak txertatzen ari dela dioen agiria. Bizkaiko Mungia udalerrian ditu bulego nagusiak enpresa honek, eta era guztietako eraikuntza-lanez arduratzen da, baita errepideak, espazio publikoak eta ondasun higiezinak kontserbatzeaz eta mantentzeaz ere, eta garraio-zerbitzuak ere eskaintzen ditu

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO