Argitalpen-data: 2015/01/16
Behartsuenei Laguntzeko Europako Funtsaren 8 programa operatibo berri onetsi dira
Europako Batzordeak zortzi herrialde europarretako Behartsuenei Laguntzeko Europako Funtsaren (FEAD, ingeleseko sigletan) programa operatiboak onetsi zituen abenduaren erdialdean. FEAD programa onetsi zaien zortzi estatu horietatik, Espainiak jasoko du kopururik handiena 2014-2020 aldian (563,4 milioi euro) eta hari jarraiki Greziak (282 milioi) eta Portugalek (176,9 milioi)
Behartsuenei Laguntzeko Europako Funtsaren helburua behartsuak diren europarrei laguntza ez-finantzarioa ematea da, pobreziaren eta marjinazioaren arteko gurpil zoroa hausteko. Laguntzak elikagaiak, arropa eta erabilera pertsonalerako beste ondasun batzuk (esaterako zapatak, xaboia eta xanpua) har ditzake eta gizarte-integrazioa hobetuko luketen ekintzetarako ere erabil daiteke