Uraren Esparru Zuzentarauaren planifikazio-prozesuan parte hartzeko programa, egutegia eta formulak

Xehetasunak

Uraren Esparru Zuzentarauaren planifikazio-prozesuan parte hartzeko programa, egutegia eta formulak dokumentuaren bidez, prozesuaren ezaugarrien eta plangintza hidrologikoan parte hartzeko mekanismoen inguruko informazioa eman zen. Gaiak eragiten dien administrazio publiko guztiei, oro har herritar guztiei eta Euskadiko barneko arroen demarkazioaren barruko plangintza hidrologikoaren prozeduran interesa zuten jarduera-sektoreei zuzenduta zegoen, guztiekin batera lan egiteko asmoz 

Euskadiko Uraren Batzordeak onartu zuen dokumentua 2006ko abenduaren 13an izandako ohiko bilkuran. Honako atal hauek ditu:

  • Demarkazioaren Plan Hidrologikoa egiteko prozesuko derrigorrezko epeak, eta une zein etapa nagusiak;
    Plan Hidrologikoaren edukia eta norainokoa;
  • Neurrien programak duen edukia eta norainokoa, eta programa horren ezarpena;
  • Kontsulta egiteko formulak, hau da, nola eta noiz egingo den Plan Hidrologikoaren proiektuari buruzko jendaurreko kontsulta;
  • Planifikazio-prozesuaren programa eta egutegia;
  • Plana onartu eta berraztertzeko prozesua.