Euskal Sektore Publikoaren Antolaketa eta Funtzionamenduari Buruzko Lege Proiektua

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Herri Administrazioa eta Justizia; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Lege-proiektu honen xedea hauek arautzea da:

1- Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren antolamendua, erakunde multzo konplexua, hainbat izaera juridiko dituena eta zuzenbide publikoaren edo pribatuaren mende egon daitekeena, eta bere izatea justifikatzen duena interes orokorrei erantzunez eta funtzio publikoak eskainiz. 

2- Euskal Sektore Publikoko erakundeen kontzeptua, oinarri nagusiak eta arauak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko Legean aipatuak Epaitegiaren kontrol-eremua zehazteko.

3- Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren funtzionamendurako funtsezkoak diren ardatzak, berritasunekin izapide administratiboei dagokienez eta gure gobernantza-eredua sendotuta; besteak beste, honako arlo hauek arautzen ditu: kudeaketa publiko aurreratuko sistemak eta horien ebaluazioa, administrazio elektronikoaren egitura, herritarren eta administrazioaren arteko harremanak eta gure jardunean bi hizkuntzen erabilera sendotzea, Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Lege Aurreproiektuan araututako gainerako osagaiekin bat etorrita (politika publikoen plangintza eta ebaluazioa, gardentasuna eta herritarren partaidetza), horiek baitira gobernu demokratikoa, gizarte-egonkortasuna eta ekonomia-garapena lortzeko funtsezko baldintzak.

Horrela, jasota gelditu da Euskal Administrazio Publikoaren Lege-proiektua, proiektu honen berehalako aurrekaria, Eusko Legebiltzarrean arbuiatu zuten talde politikoen aldarrikapena, gobernu onaren (gardentasuna, ebaluazioa, partaidetza) arauketari garrantzi eta ikusgarritasun handiagoa ematea eskatzen baitzuten, bere nortasuna izango zuen testu bereizi bat onartuta.

Beste helburu batzuk

Herritarren ikuspuntutik irekiagoa, eskuragarriagoa, azkarragoa eta eraginkorragoa izango den administrazio bat egituratzen lagunduko duten alderdi guztiak arautzea, horiek baitira gobernu demokratikoa, gizarte-egonkortasuna eta ekonomia-garapena lortzeko funtsezko baldintzak.

Legebiltzar-taldeek proposatutako zuzenketa gehienak txertatzea –legez onartezinak zirenak salbu– eta, bereziki, "euskal sektore publikoa" terminoak adierazten duen kontzeptua birbideratzearekin lotutako guztia; gainera, ikuspuntu-aldaketa bat egin da, legearen funtsa aplikagarria izan dadin foru-aldundietako eta udaletako sektore publikoetan. Era berean, lege-proiektuak modu esplizituagoan hartzen du aintzat euskal sektore publikoa arrazionalizatu eta neurriratzeko helburua, euskal administrazio publiko guztientzat, bai eta EAEko eraginkortasun publikoari buruzko adostasun teknikoa bilatzeko erakunde-arteko egitura berri bat sortzea ere.

Eraginpeko gizarte-sektoreak

Lege honen antolamendu-aurreikuspenak honako hauei aplikatuko zaizkie, kasu bakoitzean ezartzen den moduan:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari.

b) Organismo autonomo, zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei.

c) Aurrekoen partaidetza, zuzenekoa zein zeharkakoa, jasotzen duten erakunde, sozietate eta pertsona juridikoei.

d) Gainerako erakunde publikoei, hala xedaturik egonez gero haiek sortzeko arauan edo lege honetan bertan.

Jarduteko printzipio orokorrak, herritarren eskubide eta betebeharrak eta koordinaziorako erakunde-arteko egiturak aplikagarriak izango dira, baita ere, lurralde historikoetako foru-organoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko erakundeetan, horien antolamendu-, araubide- eta funtzionamendu instituzionaleko arauek xedatzen duten moduan.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Funtzio publikoak eraginkorki ase ezin direnean soilik antolamendu-egitura autonomoak sortzea mugatzeari dagokionez arauak egiten dituen xedapen guztiek arrazionalizazioa eragingo dute gastu publikoan.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan herritarren zerbitzura dagoen sektore publikoaren funtzionamendurako txertatzen diren xedapen guztiek, zerbitzu horiek hobetzera bideratuta badaude, erantzukizunaren printzipioa txertatzen dute kudeaketan eta aurreztea eragingo dute, eraginkortasun-ezak kontrolatzeagatik, bai eta helburuen lorpen-ratioak hobetzea ere.

Administrazioaren funtzionamendua hobetzera bideratuta sortu nahi diren tresnak gaur egun dauden giza eta aurrekontu-baliabideetatik etorritako zuzkidurekin gauza daitezke, oro har; hala eta guztiz ere, areagotze txikiren bat ekar lezakete, esate baterako, kudeaketa publiko aurreratuko sistemak ezartzeko eta horien ebaluazioa egiteko orduan.

Administrazio-sinplifikaziorako eta prozedurak digitalizatzeko neurrietarako, gaur egun, inbertsio handiak egin behar dira baliabide propioetan eta kanpo-baliabideetan, baina aurreikusten da hemendik aurrera inbertsio hori txikituz joango dela, azpiegitura komunak oso aurreratuta daudelako. Are gehiago, oso aurrezki handiak hautemango dira izapidetze elektronikoa orokortzen denean. Aurreztea lortuko dute bai administrazioak (ez du papera erabiltzeko beharrik izango, lanak automatizatu egingo dira, laburtu egingo dira kudeaketa-denborak, elkarreragingarritasuna baliatuko da...) bai herritar eta enpresek, joan-etorri gutxiago egin behar izango dituztelako, agiri gutxiago beharko dituztelako, eta denbora gutxiago eman beharko dutelako herritarren arretarako eta erregistroetako leihatiletan. Hala eta guztiz ere, nahitaezkoa da Zerbitzu Elektronikoen unitate bat sortzea, elektronikoki kudeatzen diren gobernuaren zerbitzu guztiak (erabiltzaileen altak, tresnen konfigurazioa, etab.) ongi dabiltzala ziurtatzeko eta lan horren guztiaren euskarria izateko, izan ere, elektronikoki kudeatzen dira zerbitzu gehienak (%60, gutxi gorabehera). Unitate hori profil teknikoak dituzten 5 zuzkiduratan tasatu da. Horrez gainera, premiazkoa da erabiltzaileentzako arreta-zentroak berrantolatzea, zerbitzu elektronikoen EAZ bakarra izan dadin herritarrentzat (kanpoko erabiltzaileak) eta izapidegileentzat (barneko erabiltzaileak); horretarako 300.000 euro beharko lirateke, gutxi gorabehera.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2015eko bigarren seihilekoan
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko2015/06/012015/06/10Amaituta
Ikusi2.1 fasea: Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena2015/06/102015/07/03Amaituta
Ikusi2.2 fasea: Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea2015/07/042015/07/22Amaituta
Ikusi2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak2015/07/062015/10/06Amaituta
Ikusi2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2015/10/062015/10/16Amaituta
---3.1 fasea: Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea2015/10/162015/11/10Amaituta
Ikusi4.1 fasea: Legebiltzarrera bidaltzea2015/11/112015/11/20Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/17