32.- Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun segururako eta iraunkorrerako Plan Estrategikoa Epealdiko 2015-2020

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoak 5 helburu nagusi planteatzen ditu. Helburu horien bitartez, Plan Estrategikoan bertan definitutako jardunak bideratzen dituen norabidea finkatzen da, bai eta etorkizunean sor daitezkeen bestelako jardunena ere, betiere ingurunean gertatzen diren aldaketei edo bestelako aukerei erantzuteko.

Planaren helburu nagusiak hauek dira:

  1. Talde ahulak babestea.
  2. Errepide nagusietan zirkulazioaren kudeaketa hobetzea.
  3. Bigarren mailako errepideetan bide-segurtasuna hobetzea.
  4. Jokabide desegokiak zuzentzea.
  5. Hiriguneetan mugikortasun seguru eta iraunkorra bultzatzea.

Saila

Segurtasuna

Denborazko konpromisoa

Plan honen indarraldiaren muga 2020an ezarri da. Hala, bat egiten du Europar Batasunak ezarritako programazioarekin eta helburuekin.

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

1.      Talde ahulak babestea:

  • Urtean hiltzen diren pertsonen kopurua 33tik behera jaistea (Europar Batasunak ezarritako helburua).
  • Zauritu larrien kopurua % 40 jaistea.
  • Hildako 14 urtetik beherako neska-mutilen kopurua 0ra jaistea.
  • Errepideko istripua izan zuten eta eusteko sistemak erabiltzen ari ziren 14 urtetik beherakoak % 100 izatea.
  • Hildako edo larri zauritutako motor-gidarien kopurua % 40 jaistea.
  • Hildako edo larri zauritutako 64 urtetik gorako pertsonen kopurua % 50 jaistea.
  • In itinere eta in misio istripuetan hildako eta larri zauritutako pertsonen kopurua % 40 jaistea.
  • Hildako eta larri zauritutako txirrindularien kopurua % 75 jaistea.
  • Hildako edo larri zauritutako oinezkoen kopurua % 40 jaistea.

 2.      Errepide nagusietan zirkulazioaren kudeaketa hobetzea

  • Zirkulazioan gorabeherak konpontzeko batez besteko denbora % 10 murriztea, gorabehera motaren arabera.
  • Gidariek zirkulazioaren gorabeherengatik galdutako ordu kopurua % 10 jaistea.
  • Zirkulazioaren gorabeheren ondoriozko kostu ekonomikoa % 10 jaistea.

 3.      Bigarren mailako errepideetan bide-segurtasuna hobetzea.

  • Bigarren mailako errepideetan biktimadun istripuen indizea % 50 jaistea

 4.      Jokabide desegokiak zuzentzea.

  • Aurrearretazko kontroletan alkoholagatiko emaitza positiboen ehunekoa % 50 jaistea.
  • Aurrearretazko kontroletan drogengatiko emaitza positiboen ehunekoa % 50 jaistea.
  • Istripu baten ostean emaitza positiboa duten alkohol-proben ehunekoa % 50 jaistea.
  • Istripu baten ostean emaitza positiboa duten droga-proben ehunekoa % 50 jaistea.
  • Alkoholagatiko eta drogengatiko emaitza positiboa duten hildakoen kopurua % 50 jaistea.

  5.      Hiriguneetan mugikortasun seguru eta iraunkorra bultzatzea.

  • Hiriguneetan hildako eta larri zauritutako pertsonen kopurua % 30 jaistea.
  • Hiriguneetan hildako eta larri zauritutako oinezkoen kopurua % 40 jaistea.
  • Hiriguneetan hildako txirrindularien kopurua zero izaten jarraitzea eta larri zauritutako pertsonen kopurua % 40 jaistea.
EBALUAZIOA

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Urtero ebaluatuko da planeko helburuak eta ardurak zenbateraino bete diren, helburuak lortzean egon litezkeen desbideratzeak atzeman eta aurreikusteko eta, ondorioz, ezarritako ekintzetan egin beharreko hobekuntzak zehaztu ahal izateko.

Jarraipena urtean behin egingo da, Trafiko Zuzendaritzako Batzordearen ardurapean. Lehenengo eta behin, Zuzendaritzaren makroprozesuen arduradunek eta Ertzaintzako trafiko buruak hartuko dute parte bertan.

Era berean, planaren emaitzen eta aurrerakuntzaren berri emango da EAEko Bide Segurtasuneko Batzordean, organo hori arautzen duen dekretuan xedatuta dagoen bezala.

Urtero, plan honetan ezarritako helburuak noraino bete diren ebaluatuko da, eta 2017. urterako tarteko ebaluazioa ezartzen da. Ebaluazio horrek aztertuko du noraino bete diren helburuak eta, bereziki, planteatutako neurriak, eta neurri horiek planean ezarritako helburuak betetzeko eman duten laguntza; hala, kudeaketaren zikloa (PDCA) delakoa aintzat hartuta, plan honen edukiak doitu ahalko dira, ezarritako epean helburuak lortze aldera.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2018/06/30

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2021/06/30
Azken aldaketa: 2016/01/20