[1] - 5. Gizarte-berrikuntza bultzatzea, Basque Social Innovation delakoaren bidez

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Euskadin gizarte-berrikuntza bultzatzea, estrategiak diseinatuz Euskadiko (BSI) eta munduko (SIX) eragile esanguratsuekin lankidetzan.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • BSIren batzarretara joatea, Euskadiren berrikuntza sozialerako estrategia nagusiak identifikatzea sustatuz, sareko lantaldeak sortzen lagunduz eta berrikuntza sozialerako ekimen publikoak eta pribatuak bultzatuz.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016.

Eremua

Gizarte-berrikuntzak hainbat ekimen biltzen ditu; batetik, merkatuak edo sektore publikoak behar bezala estaltzen ez dituen gizarte-beharrak asetzeko modu berriak esperimentatzera bideratutakoak, eta, bestetik, gizartearen erronka handiak konpontzeko beharrezkoak diren jokabide-aldaketak sortzera bideratutakoak. Gizarte-berrikuntzaren barruan, berrikuntza publikoa zera da: ideia berri bat sortzea eta gizartearentzako balio bihurtzea (balio publiko).

Gizarte-berrikuntzan mundu-mailako erreferentzia-sarea den SIX-Social Innovation Exchange-ko batzorde betearazlearen kide den Basque Social Innovation delakoaren kide aktibo izan nahi da, Euskadin gizarte-berrikuntzarako estrategiak diseinatu ahal izateko, mota horretako interesa eta ekimenak dituzten eragileekin lankidetzan eta modu irekian, gizarte-berrikuntzaren erreferentzia izan gaitezen Europan.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Gidaritza politikoa:

  • Lehendakaritza

Bultzada operatiboa:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra
  • EAEko beste administrazioak
  • Innobasque
  • Gizarte zibileko eragileak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Basque Social Innovation-aren sorrera Amaituta
Basque Social Innovation-ak European Social Competition-a antolatzen du Bilbon Amaituta
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA Amaituta

Azken aldaketako data: