09. Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2016-2019

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Helburu nagusia gizarte-zerbitzuen euskal sistema praktikan sendotzea da, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean sistema unibertsalizatzeko finkatutako epearen barruan; izan ere, 2016/12/14an amaitzen da epe hori.

Gizarte-zerbitzuen euskal sistema hedatzeko tresna nagusietako bat Zorroari buruzko Dekretua da eta, horrekin loturik, EAEko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa; izan ere, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean aurreikusitakoaren arabera, gizarte-zerbitzuen mapa eta sistemaren hedapenarekin loturiko memoria ekonomiko bat izan behar ditu.

Eguneraketa hori egiteko, administrazio bakoitzaren ardurapeko prestazioen eta zerbitzuen plangintza egin behar da.

Aurreko plangintzaren aldia ebaluatu nahi da eta gero eguneratu; horretarako, Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen mapa itxi, eta, aldi berean, memoria ekonomiko bat txertatu behar da. Eguneraketa hori egiteko, administrazio bakoitzaren ardurapeko prestazioen eta zerbitzuen plangintza egin behar da.

Aurrekariak

- EAEko Gizarte Zerbitzuen aurreko Plan Estrategikoa Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Legean plangintzari buruz ezarritakoa betetzeko asmoz egin zen; 2011-2014 aldirako plangintza zen eta Gizarte Zerbitzuetako erakunde arteko Organoak aurkeztu zen 2011ko ekainean. Izapide horretan, Planeko ekintzak onartu ziren baina aurreragoko izapideak ere baldintzatu ziren, planean mapa eta memoria ekonomikoa txertatu behar zirelako.

Abiapuntuko egoera hori izanik, 2016. urtera bitarteko indarraldia izango duen Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategiko berria egin nahi dugu, eta, bereziki, behar-beharrezkoa den erakundeen arteko adostasunari emango zaio lehentasuna.

- Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoarekin, gobernu programako ekimen bat bete nahi dugu; hain zuzen ere, “Gizarte Zerbitzuen Sistemaren iraunkortasuna bermatzea, zerbitzuen multzoaren garapen osoa burutuz eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemari beharrezko baliabide eta bitartekoak emanez lankidetza publiko-pribatuaren eredu mistoan aurrera egiteko.” (2. ardatza: pertsonaren garapena. Gizarte-politiken eta elkartasunaren garapena 2.7 puntua. Pertsona behartsuenak,  2. helburua: Gizarte Zerbitzuak, ongizate-estatuaren laugarren zutabe gisa.)

Saila

Enplegua eta Gizarte Politikak

Esku hartzen duten sailak

Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa zuzentzeko eskumena Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari dagokio.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluan eta Gizarte Zerbitzuetako Erakunde arteko Organoan ordezkaritza duten sail guztiek esku hartzen dute; izan ere, 12/2008 Legearen 35.1.5 artikuluaren arabera, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoak, onartua izan baino lehen, beharrezkoa izango du Gizarte Zerbitzuetako Erakunde arteko Organoaren txosten nahitaezkoaz gain, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren nahitaezko txostena.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Agente sozialen parte-hartzea Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren bitartez gauzatzen da; Kontseilu horretan, administrazio publikoetako ordezkariak ez ezik, hainbat esparrutan lan egiten duten erakundeetako ordezkariak ere egoten dira. Hona hemen esparru horiek: pentsionistak; familia; haurrak; gazteak; Emakunde; desgaituak; gaixo psikikoak; droga-mendekotasuna dutenak; etorkinei laguntzeko GKEak; gay, lesbiana eta transexualen kolektiboak; enpresaburuak; kooperatibak; sindikatuak; Gizarte Langileen Elkargo Ofiziala;Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala.

Eraginak

Araudian eragina

Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 35. artikuluan aurreikusita dago, eta planaren garapena estu-estu lotuta dago legearen arau-garapenari.

Antolamenduan eragina

Euskal administrazioek gizarte-zerbitzuen euskal sisteman ezarritako helburuak, estrategiak, politikak eta jarraitu beharreko jarraibideak adostuko dituzte, eta sistema hori hedatzeko irizpideak eta zerbitzuen ezarpena lurralde autonomiko osoan homogeneoa dela bermatzeko beharrezkoak diren baliabideen banaketa geografikoa definituko dituzte; hartara, abenduaren 5eko 12/2008 Legean aitortutako gizarte-zerbitzuetarako eskubidea baliatzeko aukera izango da.

Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoaren eta Zorroaren (Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 22. artikulua) hornidura bermatu beharko dute euskal administrazio publikoek; Katalogo eta Zorro hori hiru eskumen-mailetan banatzen da: udaletan, foru-aldundian eta autonomia-erkidegoan.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Plan Estrategikoaren barruan memoria ekonomiko bat bildu behar da, eta memoria horrek koherente izan beharko du prestazio eta zerbitzu bakoitzaren horniduraz (gauzatutako gastua) arduratzen diren administrazio publikoetako baliabideen erabilgarritasunarekin; memoria horretan, halaber, 2016. urteari dagokion eskaera aurreikusi egin beharko da, adierazitako premietan oinarrituta.

Horretaz gain:

- katalogoko prestazio eta zerbitzu guztiak hartuko dira aintzat.

- kapital-gastu eta inbertsio guztiak sartuko dira, baita beharrezkoak diren kudeaketa-egitura teknikoei dagozkienak ere.

- zerbitzu bakoitzaren guztizko kostua eta batez besteko unitateko kostua zehaztuko dira, sare publikoaren kostuak eta itunpeko sare pribatuaren kostuak bereizita.

Beste jardueretan eragina

Planaren onarpenean eta ebaluazioan esku hartzen duten sailek (Osasun Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila; Lehendakaritza, Ogasuna eta Finantza Saila; Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Segurtasun Saila) Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluan nahitaezko txostena egiten parte hartu beharko dute eta, horretaz gain, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea garatzeko onartzen diren Dekretuen edukiaren arabera, inplikazio-maila handiagoa edo txikiagoa izango dute.

Erakunde harremanetan eragina

Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoak gizarte-zerbitzuen euskal sisteman erantzukizunak dituzten administrazioekin adostutako tresna izan behar du; alegia, Eusko Jaurlaritzarekin adosteaz gain, foru-aldundiekin eta udalekin adostu beharko da.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2016 - 2016
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea: Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea2013/01/152013/07/01Amaituta
2. fasea: Lankidetza: Koordinazio Zuzendaritza edo Ekonomia eta Aurrekontu Sailburuordetza2013/07/012013/12/15Amaituta
3. fasea: Plana prestatzea2013/07/012015/09/21Amaituta
4. fasea: Txostenak egitea2015/09/222015/10/09Amaituta
5. fasea: Jaurlaritzaren Kontseiluak plana onartzea2015/10/102015/12/01Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

gizarte-zerbitzuen euskal sistema erakunde artekoa izaki, planaren jarraipena Gizarte Zerbitzuetako Erakunde arteko Organoak eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluak egingo dute.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen arloko Goi Ikuskaritzak gizarte-zerbitzuetarako eskubide subjektiboa benetan erabiltzen dela bermatu beharko du, baita aplikatu beharreko ordenamendu juridikoa bete eta gordetzen dela ere.

Planaren ebaluazio-sistemari dagokionez, eta sail sustatzailearen estatistika-organoarekin lankidetzan metodologia eta prozedura bat diseinatu aurretik, planean ebaluazio-konpromisoak txertatu behar dira; horien bitartez, gauzatze-prozesuaren emaitzak aztertuko dira, baita sortutako inpaktuak ere, plangintzak eragin nahi duen gizarte-arazoari dagokionez.

Planari eta beste hainbat ekintzari (hala nola, gizarte-zerbitzuen mapan edo gizarte-zerbitzuen euskal sisteman sartutako prestazioen eta zerbitzuen Memoria Ekonomikoak konprometitutakoak) esker, egiturak eta baliabide administratiboak 2016/12/24ko mugaeguna duen gertaera garrantzitsuaren arabera egokitu ahal izan behar dira; izan ere, egun horretatik aurrera, Gizarte Zerbitzuen katalogoan bildutako zerbitzu eta prestazioak eskubide subjektibotzat hartuko dira eta, beraz, edozein herritarrek administrazioari eskatu ahal izango dio (eta administrazioak zerbitzu hori eman egin beharko dio).

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2017/12/31

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2019/12/31
Azken aldaketa::2016/02/16