Dopajearen aurkako Legea egokitzeko Lege Proiektua

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Dopajeek kirol-etikaren oinarrizko printzipioak urratzen dituzte. Eta kirol-iruzur larria ez ezik, osasun publikoarentzat oso arriskutsuak izan daitezkeen jardun ere bihurtu da dopajea; batez ere, kirolari gazteenen bizitzarentzat, haiek baitira errendimendu-kirolaren ohiko protagonistak. Kirol-etikaren esparrua gainditu du dopajeak, eta osasun publikoko benetako arazo bilakatu da; hala aitortzen dute nazioarteko erakundeek, batez ere Europar Batasunekoek. Kirolaren xedearen aurkakoa da substantzia edo metodo debekatuak erabiltzea eta, kasurik gehienetan, norberaren osasunaren kontrakoa ere bai. Kirolaren eta betidanik haren balio eta oinarritzat aldarrikatu izan direnen ifrentzua da dopajea.

Testuinguru horretan, ekainaren 21eko 12/2012 Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, Kirolean Dopajea Erabiltzearen Aurkakoa, kirol-alorreko dopajearen aurka jarduten diren nazioarteko erakunde aurreratuenek oro har onartu ohi dituzten irizpideak oinarri harturik. Lehiaketako kirolaren egitura piramidalak eta kirol-lehiaketen arteko loturak, alor eta lurralde-maila desberdinetan, esparru juridiko bateratua eskatzen zuen kirol-arloan dopajearen aurka jarduteko.

Alabaina, 2013ko azaroaren 12tik 15era Hegoafrikako Johannesburg hirian egin zen Dopajearen aurkako IV. Mundu Konferentzian, Dopajearen Aurkako Mundu Kode berri bat onartu zen, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat ere han zela. 2015eko urtarrilaren 1ean da indarrean sartzekoa kode berria. Horregatik, egungo legedia (ekainaren 21eko 12/2012 Legea) Mundu Kode berri horretara egokitzeko premiak eragin du aurreproiektuaren prestaketa.

Segurtasun juridikoaren printzipioa bermatzen du ekimen arautzaile horrek, lehendik ere aski konplexua den dopajearen aurkako borrokaren eremu juridiko horretan ziurtasun-ingurune bat eraikitzea baitu xede, eta harmonizazio eske diharduen nazioarteko esparru juridikoarekiko talkak saihestea. 2005eko urriaren 19an, Kirolean Dopajea Erabiltzearen aurkako Nazioarteko Ituna onartu zuen Unescok. Espainiak ere izenpetu zuen hitzarmena, eta Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu. Honenbestez, gure barne-antolamendu juridikoaren parte dugu Nazioarteko Itun hori, Konstituzioaren 96. artikuluak dioenari jarraikiz. Dopajearen aurkako Mundu Kodearen testua ez dagoen arren Itunean, berariaz dio honek nazioetako legediek Kodearen printzipioak bete behar dituztela, nazioan eta nazioartean  kiroleko dopajearen aurkako jarduerak koordinatzeko.

 

Beste helburu batzuk

Ekimen arautzaile horren beste helburuetako bat hau da: 12/2012 Legearen aldaketa aprobetxatzea Dopajearen Aurkako Euskal Agentzia aitortzeko, berariaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari 12/2012 Legearen 10. atikuluak esleitzen dizkion funtzioak garatzeko organo espezializatutzat, eta Euskal Autonomia Erkidegoko dopajearen aurkako antolakuntzaren ordezkari bihurtzeko aipatutako Agentzia. Apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuak, zeinaren bidez arautzen baita Sail honen egitura organiko eta funtzionala, espresuki aitortzen du Dopajearen Aurkako Euskal Agentzia, Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren zerbitzu gisara, betiere.

Azkenik, Kirolean Dopajea Erabiltzearen Aurkako ekainaren 21eko EAEko 12/2012 Legeari buruzko Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lankidetzarako Aldebiko Batzordearen erabakiaren edukia jasotzen du testuak.

Eraginpeko gizarte-sektoreak

Dopajeek kirol-etikaren oinarrizko printzipioak urratzen dituzte. Eta kirol-iruzur larria ez ezik, osasun publikoarentzat oso arriskutsuak izan daitezkeen jardun ere bihurtu da dopajea; batez ere, kirolari gazteenen bizitzarentzat, haiek baitira errendimendu-kirolaren ohiko protagonistak. Kirol-etikaren esparrua gainditu du dopajeak, eta osasun publikoko benetako arazo bilakatu da; hala aitortzen dute nazioarteko erakundeek, batez ere Europar Batasunekoek. Kirolaren xedearen aurkakoa da substantzia edo metodo debekatuak erabiltzea eta, kasurik gehienetan, norberaren osasunaren kontrakoa ere bai. Kirolaren eta betidanik haren balio eta oinarritzat aldarrikatu izan direnen ifrentzua da dopajea.

Europako Batzordearen Europako kirol-eredua agiriak dioenez, izugarrizko lehia-giroa nabari da gaur egun kirolean —bai profesionalean, bai amateurrean—, eta kirolarien errendimendua areagotzeko substantzia eta metodo debekatuen erabilera du arazo nagusietako bat. Kezkagarria da dopajearen garapen progresiboa, ikuspegi kualitatibotik zein kuantitatibotik begiratuta. Batetik, ikerketek diote kirolari askok erabiltzen dituztela substantzia eta metodo debekatuak; bestetik, dopaje-jarduerak ez dira jada kirolarien jokabide indibidualaren adierazpen hutsa, baizik eta ekintza antolatuen eta merkatu jakin batzuen emaitza eta ondorio.

Honenbestez, gizarte osoari eta, bereziki, kirolaren sektoreari eragiten die proposatzen den erregulazioak.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Kirolean Dopajea Erabiltzarean Aurkako 12/2012 Legearen aldaketa bat izaki, alor hauei dagokie batik bat: dopajearen aurkako araudi-urraketen tipifikazioari, zigor-erregimenari, urraketen preskripzio-epeari eta antzeko beste zenbait gairi. Hori dela eta, aldaketak ez du eraginik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuetan, ez eta legeak xede duen jarduera-sektorean ere.

Lege-aldaketak ez dakar berekin inongo egitura, erakunde edo organismoren berariazko sorrerarik, ez eta zerbitzu berririk sortu beharrik ere; ez du, beraz, inongo inpaktu ekonomikorik.

12/2012 Legearen aldaketa honetarako aprobetxatu zen: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrari Legearen 10. Artikuluak esleitzen dizkion funtzioak garatzeko organo espezializatu gisara berariaz aintzatesteko Dopajearen Aurkako Euskal Agentzia; hala eta guztiz ere, ez da erakunde berri bat sortu, Dopajearen Aurkako Euskal Agentzia aipatzen baita irailaren 9ko 193/2013 Dekretuan, zeinak Sail honen egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen, Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren zerbitzu gisara, eta, harrezkeroztik, zenbait jende ari da hor lanean, baliabide material jakin batzuekin. Nolanahi dela ere, Legearen arauzko garapena egitean zehaztu beharko da zer diru-kostu izango duen gerora, horren araberakoa izango baita erakundearen antolakuntza.

Laburbilduz, 12/2012 Legea egokitzeko lege-testu berriak ez dakar berekin, nahitaez, jende edo baliabide material gehiagoren beharrik eta, beraz, ez dakar gastu-igoera nabarmenik edo diru publikoaren gutxitzerik. Aldaketa-arau berriak ez du, beraz, zuzeneko eraginik aurrekontuetan. Bestelako kontua da 12/2012 Legea garatu eta behar bezala aplikatzeko Eusko Jaurlaritzak beharko dituen baliabide materialen eta jendearen hornikuntza.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2016ko lehenengo seihilekoan
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko2014/10/152014/11/05Amaituta
Ikusi2.1 fasea: Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena2014/11/062014/12/21Amaituta
Ikusi2.2 fasea: Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea2014/12/222015/02/28Amaituta
Ikusi2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak2015/03/012016/01/15Amaituta
---2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2016/01/152016/01/22Amaituta
Ikusi3.1 fasea: Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea2016/01/232016/01/29Amaituta
---4.1 fasea: Legebiltzarrera bidaltzea2016/01/302016/02/22Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/17