11. Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Enplegua eta Gizarte Politikak; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Euskadin, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen estatutua erabakitzea, aurrera egitea haien identifikazioan ekimen eta esku-hartze sozialeko erakunde gisa, irabazi-asmorik gabeko sektorea delako definiziotik harago joanda, eta haien gizarte-ekarpenaren garrantzia, bereziki politika sozialen esparruan, eta haietan parte-hartze aktiboa izateko duten eskubidea onartuz.

Beste helburu batzuk
  • Hirugarren sektore sozialaren eta sektore publikoaren, hala nola sektore sozialaren eta enpresa-sektorearen arteko lankidetza-mekanismoak sistematizatzea eta sendotzea, sektoreen arteko intersekzio- eta lankidetza-guneen definizioan aurrera eginez.
  • Araudian finkatzea hirugarren sektore sozialaren eta sektore publikoaren nahiz sektore sozialak egun diharduen edo jardun beharko lukeen beste gizarte-eragileen arteko bitartekotza-guneak.
  • Herri-administrazioek eta beste gizarte-eragile batzuek hirugarren sektore soziala sustatzeko tresnak eta politikak sistematizatzea eta indartzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Hirugarren Sektore Soziala: ekimen eta esku-hartze sozialeko erakundeak, gizarte-esparrukoak (familia-elkarteak, zaharrak, gazteak, emakumeak, etorkinak, gizarte-ekintza eta garapenerako nazioarteko laguntza, besteak beste).
  • Sektore publikoa: EAEko legegintza-organoak eta herri-administrazioak.
  • Enpresa-sektorea: enpresak eta enpresa-erakundeak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2014ko bigarren seihilekoan
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
IkusiFase 1.1: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin2014/05/012014/05/31Amaituta
IkusiFase 2.1: Sailburuak testu idatzia onartzea2014/06/012014/09/09Amaituta
IkusiFase 2.2: Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea2014/09/102014/10/03Amaituta
IkusiFase 2.3: Aginduzko txostenak eta irizpenak2014/10/042015/01/15Amaituta
IkusiFase 2.4: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra2015/01/162015/01/23Amaituta
IkusiFase 3.1: Gobernu Kontseiluaren onarpena2015/01/242015/02/03Amaituta
---Fase 4.1: Parlamentura bidaltzea2015/02/042015/02/28Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/17