10. IV Unibertsitate Plana 2019-2022

Helburuak

Goi-mailako hezkuntzaren, bikaintasun-ikerketaren eta ezagutza-transferentziaren bitartez euskal gizartea garatzeko eta eraldatzeko erreferentzia-esparrua da Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana.

Plan horren bidez Euskal Unibertsitate Sistema sendotu nahi da, unibertsitateei eta ikerketari buruzko politika baten bitartez eta bost ardatzen inguruan garatzen diren estrategia eta plan espezializatuetan sostengatuta: bikaintasun-ikerketa, unibertsitate eta enpresen arteko erlazioak, metodologia eta metodo berritzaileetan oinarritutako prestakuntza, nazioartekotzea eta unibertsitate-komunitatea.

Aurrekariak

  • 2007-2010 aldirako unibertsitate-plana;
  • 2010-2014 aldirako unibertsitate-plana;
  • 2015-2018 aldirako unibertsitate-plana.

 

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Esku hartzen duten sailak

Plan estrategiko hau Eusko Jaurlaritza osoarena da. Hezkuntza Sailak zuzendua, 2019-2022 USPen garapenean Sail batek baino gehiagok hartzen dute parte.

 

Eraginak

Araudian eragina :

3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena.

Aurrekontu eta finantzetan eragina:

2019-2022 aldirako Unibertsitate Sistemaren Planak 1.411 milioi euroko partida ekonomikoa aurreikusten du, hau da, aurreko Plana baino 124 milioi euro gehiago (+% 9,6)

Hauexek izango dira planean kontuan hartutako itemak:

  • UPV/EHUrentzako ohiko ekarpena;
  • UPV/EHUrentzako urte anitzeko inbertsio-plana;
  • Programa-kontratuak sistemako hiru unibertsitateekin.

Plana burutzeko aurreikusi den epea

2019 - 2022

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoak markatzea Amaituta
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea Amaituta
Plana egitea Amaituta
Planei buruzko txostenak egitea Amaituta
Gobernu Kontseiluan plana onartzea Amaituta

Ebaluatzeko moduak

Planak segimendu-tresnak izango ditu:

  • UPV/EHUrentzako ohiko ekarpenaren Jarraipen Batzordea;
  • UPV/EHUrentzako urte anitzeko inbertsio-planaren Jarraipen Batzordea;
  • UPV/EHUrekin sinatutako programa-kontratuen Jarraipen Batzordea;
  • Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako programa-kontratuen Jarraipen Batzordea;
  • Mondragon Unibertsitatearekin sinatutako programa-kontratuen Jarraipen Batzordea;

bai eta bestelako ebaluazio-tresna batzuk ere, tartean, programa-kontratu bakoitzeko adierazleen betetze-mailaren urteko txostena, Unibasqek egindakoa, planaren erdibideko exekuzioaren txosten bat 2021 hasieran eta amaierako txosten bat plana amaitu ostean.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:

Azken aldaketako data: