Foru Ogasunak - PFEZ datuen kontsulta hedatua

Gako-hitzak

Ogasuna: (IRPF) Persona Fisikoen Errentaren gaineko zerga

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan 

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzuari kontsulta egin ahal izateko behar diren gutxieneko datuak:

Espedientea: Eskabideari edo kontsultaren xede den dokumentuaren zenbakiari lotutako identifikatzailea edo espediente-zenbakia. Nahitaezkoa.

Consentimiento: Kontsultatuko diren datuen jabearen baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta hori baimentzen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Si edo Ley.

 

Hona hemen kontsultarekin erlazionatutako titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak:

 

1.   /DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion, + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, halakorik izanez gero).

 

Foru-ogasunek balioztatuko dute eskabidean adierazitako izen-abizenak bat datozela kontsultatzen ari den titularraren agiri-zenbakiarekin. Kasu horretan bakarrik itzuliko dira PFEZaren datuak.

 

Eskaera-mezuan, informatuta egon beharko du /DatosEspecificos/Consulta nodoak.

Jarraian, Kontsulta nodoan sartutako eremuak zehazten dira:

-        DatosConsulta:

o   Territorio: Kontsultatu beharreko titularraren PFEZari buruzko informazioa duen foru-ogasunari dagokion probintzia-kodea (lurraldea): 01 (Araba), 20 (Gipuzkoa) edo 48 (Bizkaia). Nahitaezkoa.

o   ejercicio: PFEZaren datuei dagokien ekitaldia (AAAA). Nahitaezkoa.

§  Kontsultatutako ekitaldiaren hurrengo urteko apirilaren 1etik uztailaren 30era bitartean, egozpenei buruzko informazioa itzuliko da (datu ez-bateratuak edo behin-behinekoak).

§  Uztailaren 31tik aurrera, aurreko ekitaldiko informazio bateratua itzuliko da.

§  Kontsultatutako ekitaldiaren hurrengo urteko apirilaren 1a baino lehen egiten bada kontsulta, abisua erakutsiko da:

0000 – ERABILGARRITASUN-DATA: Apirilaren 1etik aurrera - Egozpenak. Uztailaren 31tik aurrera - Datu bateratuak.

§  PFEZ hedatuaren datuak kontsultatzeko zerbitzua 2019tik aurrerako ekitaldietarako bakarrik dago erabilgarri. 2019 baino lehenagoko ekitaldiei buruzko kontsulta egiten bada, ohar hau agertuko da:

0000 - DATURIK EZ ERABILGARRI. 2019tik aurrerako ekitaldiei buruzko datuak

-        DatosTraza:

o   IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   IdSolicitud: Izapidetu den eskaerari lotutako eskabide-identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   FechaCertificado: Erantzuna izapidetu den data. Nahitaezkoa.

Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss.

-        DatosConsulta:

o   Territorio: Kontsulta egin zaion foru-ogasunaren probintzia-kodea (lurraldea). Hona hemen balio posibleak: 01 (AFA-Araba/Álava), 20 (GFA-Gipuzkoa) edo 48 (BFA-Bizkaia).

o   ejercicio: Kontsultari dagokion ekitaldia (AAAA).

-        EstadoResultado:

o   Resultado: Erantzunaren errore- edo erantzun-kodea. Nahitaezkoa.

Ikusi balio posibleak 1. taulan.

o   Descripcion: Erantzunaren errorearen edo egoeraren deskribapena.

Ikusi deskribapena 1. taulan

Honela bistaratuko dira kontsultaren datuak:

-        DatosTraza:

o   IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   IdSolicitud: Izapidetu den eskaerari lotutako eskabide-identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   FechaCertificado: Erantzuna izapidetu den data. Nahitaezkoa.

Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss.

-        DatosConsulta:

o   Territorio: Kontsulta egin zaion foru-ogasunaren probintzia-kodea (lurraldea). Hona hemen balio posibleak: 01 (AFA-Araba/Álava), 20 (GFA-Gipuzkoa) edo 48 (BFA-Bizkaia).

o   ejercicio: Kontsultari dagokion ekitaldia (AAAA).

-        EstadoResultado:

o   Resultado: Erantzunaren errore- edo erantzun-kodea. Nahitaezkoa.

Ikusi balio posibleak 1. taulan.

o   Descripcion: Erantzunaren errorearen edo egoeraren deskribapena.

Ikusi deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula), PFEZ hedatuaren Datuen Kontsulta zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak deskribatzen dira.

 

Egoera-kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datuetako bat edo batzuk ez dira behar bezala informatu [].

 

ERABILGARRITASUN-DATA: Apirilaren 1etik aurrera - Egozpenak. Uztailaren 31tik aurrera - Datu bateratuak.

 

 

DATURIK EZ ERABILGARRI. 2019tik aurrerako ekitaldiei buruzko datuak.

Sarrerako datuetan baliozkotze-erroreak gertatzen direnean erabiliko da.

 

Abisu-mezua itzultzen denean emango da, kontsultatutako ekitaldirako informazioaren erabilgarritasun-daten berri emanez.

 

2019 baino lehenagoko ekitaldiei buruzko kontsulta egiten denean emango da.

1

Bat datoz bidali diren titularraren datu guztiak.

Kontsultatutako titularra bere dokumentazio, izen eta abizenaren bidez aurkitu ahal izan denean emango da.

Kasu horretan, itzultzen dira PFEZaren datuak.

2

Bidalitako titularraren NANa bakarrik dator bat.

Kontsultatutako titularra bere dokumentazioaren bidez aurkitu ahal izan denean emango da, baina haren izen-abizenak ez datoz bat harekin.

Kasu horretan, ez dira itzultzen PFEZaren datuak.

3

NAN/AIZ ez dago Ogasuneko datu-basean.

Titularra aurkitu ez denean emango da. Dokumentazioa ez dago Ogasuneko datu-basean.

Kasu horretan, ez dira itzultzen PFEZaren datuak.

0242

BackOffice-k itzulitako errore generikoa.

Lagatzaileak itzultzen du, bere negozioaren bidez erantzun-datuak berreskuratzeko arazoren bat dagoenean.

Jarri honekin harremanetan: Izenpe Nisae, Intzidentziak <incidenciasnisae@izenpe.eus>

0314

Ez duzu baimenik zerbitzu honetako daturik lortzeko.

Erakunde eskatzailearen prozedura-kodeak kontsultatutako zerbitzua kontsumitzeko NISAEn indarreko baimenik ez duenean itzultzen da.

Jarri honekin harremanetan: Izenpe, NISAE <nisae@izenpe.eus>

0401

0401 Jasotako fitxategiaren egitura ez dator bat eskemarekin.”

Eskaerako daturen batek eskemaren definizioarekin (luzera, mota, eredua…) betetzen ez duenean itzultzen da.

0904

Agortu egin da igorlea irakurtzeko denbora

Lagatzailearen zerbitzariarekiko konexioak ezarritakoa baino denbora gehiago behar duenean itzultzen da.

Saiatu berriro minutu batzuen ondoren.

0997

Zerbitzua ez dago erabilgarri; saiatu berriro geroago

Sistemaren kontrolatu gabeko erroreak edo zerbitzuak kontrolatzen ez dituen errore generikoak gertatzen direnean itzultzen da.

1. taula. PFEZ hedatuaren Datuen Kontsulta Zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.